Ohiko galderak
Galderak eta erantzunak
Eman al dezaket izena edozein udalerritako edozein lan-eskaintzatan?
Bai. Gehien interesatzen zaizun edo zure profilera egokitzen den lan-eskaintzan eman dezakezu izena. Edozein herritakoa izanda ere. Zorte on zure lan-bilaketan!
Euskara menperatzen ez badut, lan-eskaintza bat egin dezaket?
Jakina! Garrantzitsua da bilatzen duzun pertsonaren profila partekatzea.
Euskaraz argitaratzeko hemen dituzu ohar batzuk:
https://www.beharsarea.eus/media/beharsarea-iragarkiak-euskaraz-ipintzeko-laguntza.pdf
Nola jasoko ditut eskaintzen dudan lanerako hautagaiak?
Zuk nahi duzun bezala: emailez, telefonoz edo posta arruntez. Horretarako, zure eskaintza argitaratzean, amaieran adierazi nola nahi duzun hautagaitzak bidaltzea eta eskaerak jasotzen hasiko zara!
Lan bila ari banaiz, zer egin behar dut nire profila argitaratzeko?
Sakatu "lana behar dut" botoia, bete eremuak eta kontatu nor zaren, zer ikasketa eta esperientzia dituzun, eta zein ezaugarrik bereizten zaituen. Ziur zure profilak bisita asko jasoko dituela!
Lan-eskaintza bat egin nahi badut, zer egin behar dut?
Sakatu "jendea behar dut" eta bete eskatzen dizkizugun datuak. Oso arina da eta berehala hasiko zara emaitzak ikusten.
Doako zerbitzua da?
Bai, noski! Eta nahi adina aldiz erabil dezakezu.
Eskaintza eta enplegu bati erantzuten badiot, nire erantzuna nork ikusiko du?
Beharsarea anonimoa da. Zure mezua jaso duen pertsonak edo enpresak baino ez du izango horren berri.
Lan-eskaintzak euskaraz dakiten pertsonentzat baino ez dira?
Bai, Beharsarearen bidez, bete beharreko lanpostu horretarako euskaraz hitz egiten duen pertsona bat eskatzen da. Euskarak lana bilatzen lagunduko dizu!