Erabiltzeko gida

Sarrera irekia: zerbitzu hau erabiltzeko ez da erregistratu beharrik. Eskaintza/eskaera bat egiterakoan, zure e-postaren helbidea sartu beharko duzu erantzunak e-postaz jasotzeko, besterik ez.

Jendea behar duzu

Lanpostu bat eskaini Lanpostu baterako jendearen bila bazabiltza, bi aukera dauzkazu:

  1. Beharsarean lan bila dabilen jendeak egindako eskaintzak begiratu, hasierako orriko eskaintzetan edo kategorietan. Zure beharretara egoki datorkizun inor aurkituz gero, gainean klik eginda eskaintzaren nondik norakoak agertuko dira. Egin klik Lanpostua eskaini gainean, zure datuak eman eta e-postaz zuzenean joango zaizkio iragarkiaren egileari.
  2. Iragarki bat jar dezakezu atari honetan. Beharsareak ez du bereizkeriazko eskaintzarik onartuko arraza, sexu, erlijio, iritzi, nazionalitate, desgaitasun edo bestelako pertsona- edo gizarte-egoeragatik. JENDEA BEHAR DUT botoiari sakatu eta formularioa bete: hiru urratsetan zure iragarkia atarian ageriko da.

Lana behar duzu

Lan bila bazabiltza, bi aukera dauzkazu:

  1. Beharsarean dauden lan eskaintzak ikusi, bilatzailearen bidez (goiko eskaintzak bilatu agertzen den koadroan nahi duzun lan mota sartuta), edo atarian zehar, hasierako orriko eskaintzetan edo kategorietan. Ondo datorkizuna aurkituz gero, gainean klik eginda eskaintzaren nondik norakoak agertuko dira. Egin klik Lanpostua eskatu gainean, zure datuak eman eta e-postaz zuzenean joango zaizkio iragarkiaren egileari. Curriculuma ere bidali ahal diozu; gomendagarria da, baina ez ezinbestekoa.
  2. Iragarki bat jar dezakezu atari honetan. LANA BEHAR DUT botoiari sakatu eta formularioa bete: hiru urratsetan zure iragarkia atarian agertuko da.

Formularioak

Iragarkiak bideratzeko formularioan, Izenburua atalean argi eta zehatz azaldu beharko duzu zer bilatzen duzun, atarian horixe agertuko da-eta. Azalpena atalean horren inguruko datuak eman. Zehaztasunak lagundu egingo dio interesatuari eta, ondorioz, onuragarria izango da zuretzat ere.

Moderazioa

Zerbitzua erabiltzen duzun lehen aldian administrariak zure mezua onartu beharko du, spama, iruzurrak edota bandalismoa saiheste aldera. Hortik aurrera, zure eskaintzak automatikoki argitaratuko dira zerbitzua e-posta berberarekin erabiltzen duzun guztietan.

Berrestea

Zure iragarkiak web gunean argitaratzen direnean, mezu bat jasoko duzu zure e-posta helbidean. Zure iragarkia editatu edota ezabatzeko estekak izango dituzu mezu horretan. Komeni da mezu hori edo emandako estekak gordetzea.

Iragarkiak ezabatzea

Iragarkiak 90 egun igarotzean ezabatu egingo dira automatikoki. Hala ere, iragarritako eskaintza betetzen denean, komeni zaizu web gunetik ezabatzea, eskaera mezu gehiagorik ez jasotzeko.

Inkestak

Iragarkia publikatzen denetik eta bi hilabetera Beharsareak e-postaz bidaliko die asebetetzea neurtzeko inkesta bat iragarkia ipini dutenei edo iragarkiren bati erantzun diotenei.

Erabiltzeko baldintzak

Zerbitzu honen erabiltzaileari bi baldintza betetzeko eskatzen zaio:

Lan-baldintza duinen gainean

Lan-legediak ezarritako araudia bete beharrekoa da. Ordukako lan guztiak eta ostalaritzako eta merkataritzako kontratuak legez araututa daude. Behargintzak aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizu, egungo araudia ezagutzeko eta dagozkion lan-kontratuak egiteko, baita orduka lan egiten duten soldatak ezagutzeko ere.

Bitartekaritza

Beharsareak bitartekaritza lana egiten du euskarazko lanak eskaintzen dituzten pertsonen eta lan mota horiek egin nahi dituztenen artean. Bere eginkizuna, bidalitako iragarkiak argitaratzera eta interesatutako erabiltzaileen arteko harremanetarako bidea izatera mugatzen da. Beharsareak ezin du bermatu erabiltzaileek sartutako datuen egiazkotasuna, eta ez du erantzukizunik izango ez informazioen erantzukizunik ezta erabiltzearen ondorioei buruz ere.

Bideo tutorialak