Aldatu herria

Udalekuak Lana

2021/04/15 June Telletxea Franco / Gune guztiak

Kaixo,

June Telletxea naiz, 21 urteko Bilbotarra. Euskararen aldeko milintatea naizen aldetik, euskarari benetako garrantzia ematen dioten udalekuetan lan egin nahiko nukeen zuekin jartzen naiz harremanetan. Izatez, soziolinguistika asko interesatzen zait eta ikerketetan parte-hartu dut, konkretuki gazteon hizkuntza ohituren ingurukoetan. Gainera, EuskarAbenturan begirale izateaz gain, hizkuntza ohiturak ikertzen ere aritu naiz.

Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Laneko ikasketak burutzen nabil (4.mailan) eta begirale titulua badut. Hizkuntzei dagokienez, EGA, Advanced eta frantseseko B2 maila dut. Horrez gain, gidabaimena eta kotxea baditut.

Esperientziari dagokionez, umeekin lan egin dut Ilazki Taldearen udalekuetan, betidanik euskal dantza taldeko kidea naiz eta euskal dantza klaseak eta pandero klaseak ematen ditut, euskara klaseak ere bai ematen ditut, mintzapraktika sarearen bolondres izan naiz, etab.

Zalantzarik izatekotan nirekin kontaktuan jar zaitezkete.

Mila esker

Lanpostua eskaini

Lotutako iragarkiak

Udalekuetako begirale lan eskaera Lana

2021/03/28 Maddi Urkijo / Gune guztiak

Begirale lana Lana

2021/05/11 Amaia Garrido / Gune guztiak

Udalekuetan parte hartzeko gogotsu Lana

2021/05/10 Begoña Ibarra Uribe / Gune guztiak