XERPA (BEGIRALEA) - EuskarAbentura Elkartea 2024 Jendea

2024/01/25 EuskarAbentura Elkartea / Gune guztiak

EuskarAbentura Elkartea, 2024ko espedizioari begira, XERPA (begiralea) baten bila dabil!
Zer da EuskarAbentura? Bisitatu gure webgunea: https://euskarabentura.eus/eu/zer-da-euskarabentura/

ESKAINTZA:
Kontratua: Hilabetekoa 2024ko uztailaren 1etik 31ra
Soldata: 1.500€ gordin

ZEREGINAK:
Espedizioan zehar, 10-12 gaztez osatutako taldearen ardura
Talde propioaren ardura eta gidaritza lanak
Taldearen koordinazioa espedizioko etapa zein ekintzetan
Gaubelen dinamizazio eta animazio ardura
Espedizio aurretik, 1-2 etapa prestatzea

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
Euskaraz jariotasunez komunikatzeko gaitasuna
Disponibilidadea: uztailaren 1etik 31ra
Ekainaren 7-9ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
Gazteekin antolatutako ekintzetan, udalekuetan eta antzeko aisialdi ekimenetan eskarmentua izatea

BALORATUKO DA:
Begirale titulua izatea
Gidabaimena izatea, B1
Sorosle titulua izatea
Mendizaletasuna

HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO:
AZKEN EGUNA: Martxoak 18, astelehena
Honako galdetegi hau bete: https://euskarabentura.eus/eu/parte-hartu/gurekin-lan-egin/
Bertan zuen datuak, CVa eta aurkezpen bideo edo motibazio gutuna erantsi!

Lotutako iragarkiak

Eskola partikularrak / clases particulares de euskera Jendea

2024/02/15 yolanda / Andra Mari