Aldatu herria

ALBE Algortako Bertsolari Eskolak eragilea behar du Jendea

2019/05/03 ALBE Algortako Bertsolari Eskola / Gune guztiak

Langilearan ardura nagusiak hauek dira:

1. Komunikazioa:
   - ALBEren komunikazio estrategia orokorraren diseinua eta gauzatzea (barne eta
kanpo komunikazioa).
   - ALBEk antolatzen dituen ekimenen komunikazio lanak egin edota bideratzea.

2. Kudeaketa (Administrazioa eta ekimenak).

3. Koordinazioa:
   - ALBEren talde eta batzordeen arteko koordinazioa.
   - Bestelako eragileekin harremana (gizarte eragileak, erakunde publikoak eta
bestelakoak).


Hautagaiak bete beharreko baldintzak:
   - Komunikazioarekin lotutako goi-mailako ikasketak izatea.
   - Euskara ahoz zein idatziz menperatzea.

Horrez gain, kontuan hartuko dira:
   - Bertsogintzaren ezagutza.
   - Esperientzia taldeen koordinazioan.
   - Gizarte mugimenduan eta elkartegintzan aritu izana.


Lan-baldintzak:
   - Egunean 6 orduko jarduna.
   - Urtean 17.000€ ko soldata gordina.
   - Bulegoa Algortan.


Deialdira aurkezteko, curriculuma eta motibazio gutuna bidali behar dira
albegetxo@gmail.com helbidera. Maiatzaren 13a izango da hautagaitzak aurkezteko azken
eguna.

Lanpostua eskatu

Lotutako iragarkiak

Autonomo batentzako kolaborazio kontratua. Jendea

2020/07/02 Larraitz Artetxe / Gune guztiak

C1 idazmena prestatzeko laguntza Jendea

2019/06/10 Nerea / Gune guztiak

C1 idazmena prestatzeko laguntza Jendea

2019/06/10 Nerea / Gune guztiak