Basaurin lana euskaraz
Aldatu herria

Kazetaria Geuria komunikabidean (2020.05.28) Jendea

2020/06/01 Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea / Gune guztiak

Deskribapena
Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

ENPRESA

Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea

ENPRESAREN DESKRIBAPENA

100.000 biztanle baino gehiago dituen Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko euskara hutsezko komunikabidea da Geuria; Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao, Zeberio eta Zaratamoko informazio generalista lantzen duena.

2014ko urrian jaio zen Geuria. Erakargarria, eduki arinak eta sakonak uztartzen dituenak, parte hartzailea eta komunitatea sustatzen duena

Euskarriak: Hileroko paperezko edizioa (20.000 aleko tirada), webgunea eta sare sozialak

Geuria Tokikom, Euskal Herriko euskal toki komunikabideen bateragunearen bazkide da.

Lan postuaren deskribapena:

Geuria-ren erredaktore titularra komunikabideak lantzen dituen estaldura eremuko 3-4 herrietan eta gainerako herrietarako laguntza puntuala.

Kontratu mota: Lan-kontratu mugagabea lanaldi osoan.

Lan tokia: Geuriaren erredakzioan (Basozelai kalea, 11, Basauri, Bizkaia)

Ordutegia: Moldagarria, markatutako helburuen araberakoa.

Lan postuaren bete beharrak:

-Komunikabidearen eguneroko plangintza digitala eta hileroko paperezko plangintza egitea

-Gertatzen diren albisteak eman eta herri bakoitzeko Udal, alderdi politiko, erakunde zein norbanakoekin hartu emona albisteak sortzeko, erredakzio bileran gaiak proposatzeko… Iniziatiba eta dinamismoa baloratuko dira kasu honetan.

-Albisteak, elkarrizketak, erreportaiak, iritzi artikuluak idatzi, maketatu eta webgune eta sare sozialetara igo beste erredaktorearekin koordinatuta

-Erredaktoreak hilero gutxieneko pieza kopurua ekoiztu beharko du, lan taldearekin adostutakoa.

-Aipatutako herrietan Geuriaren kolaboratzaileen zerrenda aberasteko aukerak proposatu

-Geuriaren estaldura eremuko edozein udaletako udalbatzak bideoz grabatzea hala eskatzen zaionean (printzipioz, Ugaokoak bakarrik lirateke). Grabazio ekipoa Geuriak jartzen du.

Baldintzak
Eskatzen da:

-Kazetaritza, komunikazio edo pareko unibertsitate titulua

-Euskara: Ahozko eta idatzizko maila gorena. Titulua.

-Indesign eta Photoshop

-Interneteko jakintza: sare sozialak, webguneak…

-Gidatzeko baimena eta kotxea

-Pertsona arduraduna, ekimen handikoa, proiektuarekin epe luzerako konpromisoa hartzen duena eta taldean lan egiteko gai dena

Baloratuko da:

-Hego Uribe eskualdekoa izatea edo bertan bizitzea

-Maketatzeko, argazkiak eta bideoak egiteko-editatzeko gaitasuna

-Lan eskarmentua komunikazio arloan

Laburpena
Lekua: Basauri Bizkaia

Enpresa: Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea

Soldata: 15.000-20.000
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
Bidali kurrikuluma eta zure aurkezpen txikia (2 parrafo) info@geuria.eus helbidera ekainak 22a baino lehen (ekainak 22, barne).

Jasotako kurrikulumen artean hautaketa egingo da eta, ondoren, elkarrizketak egingo dira.

Lanpostua eskatu

Lotutako iragarkiak

Autonomo batentzako kolaborazio kontratua. Jendea

2020/07/02 Larraitz Artetxe / Gune guztiak